berriak
mp3
irudiak
diskografia
kontzertuak
hitzak
bisita liburua  

 

LEIHOTIKAN taldea 1992 urtean sortu zen; Aitor (baxua), Patxi (kitarra), Gorka (ahotsa) eta Kike (bateria) partaide zirelarik. Hurrengo urtean Kikek taldea utzi eta Titi sartu zen, orain arteko formazioa  osatuz..


Azken labekadako punk-hardcore melodikoa egiten dute, hitz burutsu eta interesgarriz ongi hornituta. Iruñeko eskenatokiak ongi ezagutzen duen talde honek kanpoko begiradak bereganatu ditu 1998ko ekainean argitaratu zuen "Hemen ez da ezer aldatzen" bere lehenengo diskari esker.
Orduz geroztik taldea kontzertuz-kontzertu eta jiretan ibili izan da.


Diskoak patxadaz eta presiorik gabe prestatzeko ohitura dute, hala ere orain arte 6 dira argitaratu dituzten diskoak: Hemen ez da ezer aldatzen (1998), Lur (2000), Munduaren leihoa (2003), Ilunago, ederrago (2006), Oroimenak erretzen –diska bilduma- (2011) eta Harold (2012).

Disko guztiak Iruñeko GOR disketxearen esku argitaratuak izan dira.


Ehunka dira jo dituzten kontzertuak, batez ere Euskal Herrian baina baita Cantabria edo Catalunyan ere.


Azken diskoa –Harold- itzelezko hamabost kanturekin dator. Kantu landuak, zehatzak eta LEIHOTIKAN unibertsoa indartzen dituztenak. Punk-rocka eta hardcore melodikoaren arteko estilo zehatzarekin, bestelako estiloez ere blaitu dira diskoaren osotasuna aberasten duten erritmo erdiko abestiekin, energia, amorrua, indarra eta goxotasunik galdu gabe.

 

 

 

 

taldea