BIOGRAFIA

LEIHOTIKAN taldea 1992 urtean sortu zen; Aitor (baxua), Patxi (kitarra), Gorka (ahotsa) eta Kike (bateria) partaide zirelarik. Hurrengo urtean Kikek taldea utzi eta Titi sartu zen, orain arteko formazioa  osatuz.

Azken labekadako punk-hardcore melodikoa egiten dute, hitz burutsu eta interesgarriz ongi hornituta. Euskal Herriko eskenatokiak ongi ezagutzen dituen talde honek kanpoko begiradak bereganatu zituen 1998ko ekainean argitaratu zuen “Hemen ez da ezer aldatzen” bere lehenengo diskari esker. Orduz geroztik taldea kontzertuz-kontzertu eta jiretan ibili izan da.

2019an lesio baten ondorioz, Titik kontzertuak zuzenean jotzeari utzi behar izan zion, Neke Politikoa taldeko Mikelek ordezkatuta. Taldea honela osatuta eta Titirekin 4 abesti partekatuz,  “Etorkizuna ginenean” (Txorimalo Records, 2023) azken lana grabatu zuten, lan hau Gorka Urbizuk ekoiztuta.