Leihotikan 25 urte taula gainean

Iruñeko Leihotikan taldeak aurten, 2020an, gure 25. urteurrena bete dugu oholtza gainean.
Nahiz eta taldea lehenago sortu, 1995eko martxoan jo genuen gure lehenbiziko kontzertua, Altsasuko gaztetxe
historikoan.
Atzera begira bi maketa eta 7 disko grabatu ditugu eta ehunka izan dira egin ditugun kontzertuak, Euskal Herrian
gehienak baina baita Kantabrian, Katalunian eta Madrilen ere, leku txikietan zein handietan.
25 urteotan musika bera eta bere inguruko “industria” zeharo eraldatu da, etengabeko salmenta-krisialdi batean
egonik, euskarri fisikoaren ia erabateko desagerpena, Irternetaren sorrera, Spotify…
Aldaketak aldaketa Leihotikan taldeak musika ulertzeko hasierako era horri eutsi izan dio eta baita bere estilo punk
rock edo hardcore melodiko horri ere, ahotsa, gitarra, baxua eta bateria, beti euskaraz, hausnarketarako diren hitzek
lagunduta.
Kontzertu eta grabaketa horiek guztiak eginda ere, lokalean eta errepidean ordu luzeak eta luzeak emanda ere,
Leihotikankideok egoera ezin hobean garela sentitzen dugu, honelaxe frogatzen baitute gure kontzertuek eta azken
diskoek. Gogoz gaude azaleratzeko gure hasiera-hasierako musika apostu hori gaur egun guztiz dagoela indarrean,
musikarekiko pasio hori bere horretan matentzen saiatuz eta publikoarengan helaraziz.
2020ko urte honetan Leihotikanek 25. urteurreneko bira bati ekin diogu “25 urte taula gainean” eta kontratazioa
zabalik dugu, interesik baldin baduzue, atseginez erantzunen dizuegu azpiko telefono edo helbidean.
Ongi izan!!