HITZAK

Leihotikan non zaude

Goibel nabil aspaldian
Herrenka daramat
Nire aldartearen ezker hankako oina.

I grekoak (y), uve bikoitzak (w)
Gure alfabetoan
Gutxi balio badute, ce (c) sentitzen naiz.

Muxukatuko ez ditudan
Ezpainengatik
Ez dut beldurrik sentitzen.
Eta agian berriz inoiz ez
Ditudanentzat
Ze nolako izu ikara.

Geroarte bat bezala
Hartu nuen eta
Erakutsi dit denborak agurra zela.
Nire ezpain minduentzat
Zen aziklovirra
Esnatzean ematen zenidan muxua.

Muxukatuko ez ditudan…

Rapunzel
Betiko kontatzera
Kondenatua izan den
Ipuin kontalaria naiz.

Rapunzel, fuck sisifo,
Kontatzera zigortuta
Dagoen ipuin kontalari burusoila.

Zure muxuak ez ditut ahazten,
Zure ezpainak ez ditut ahazten,
Zure muxuak ez ditut ahazten,
Zure eskuak ez ditut ahazten.

Erakarri zituen herio usaiak
Beti odol gosez dauden basapiztiak.
Zorionez auzokide zentzudunek
Bota zituzten segidan patariak.

Ehizakiaren bila ziren atera
Erne egon ondoren gordelekuan.
Gorrotoak ditu guztiz itsututa
Ez lukete tokirik ezta infernuan.

Etorri ziren piztiak,
Agertu ziren putreak.
Bota zituzten piztiak,
Doazela pikutara (x2)

Beraien izena noski faxistak
Agertu, bota zituzten putreak.
Uhalik gabe dabiltzan faxistak
Aske utzi dituzten hiltzear piztiak.

Iluna
Sartzen da gure barnean
Absurdo honetan.
Galduak,
Rutinaren gaindosiak
Amilduta.

Eta egunero lekukoak izan,
Eta egunero partaideak izan,
Minaren zatiak izan
Suizidio kolektiboan.

Soka bat
Sabaitik eskegita
Lantegietan.
Itota
Atzerako kontaketa bat
Guregana.

Eta dekadentziaren arkitekturak,
Eta erorketaren perfekzioak,
Bultza egiten digute
Suizidio kolektibora.

Lurra hiltzen dugu,
Gizakia hiltzen dugu
Sentitzen ez duguna
Sineztaraziz
Ezerrezak besarkatuta
Egunero zero urtea
Geure burua gorrotatzen

Inoiz izan ez bagina bezala,
Begietan daramagu zapi beltz bat
Eta astiro datorkigu
Suizidio kolektiboa
Iluna…

Eskutik helduta doaz
Bidegurutze berri baten aurrean
Gure bihotzak.
Zer egingo dugu neska?
Gaur hartuko dugun bidea
Betirako izango al da?

Nahiko nuke zurekin pasatzea
Momentu oro laztan eta muxu artean.
Nahiko nuke betiko izatea.

Eskutik helduta doaz
Beldurrari fideltasuna zor dioten
Gure zalantzak.
Bestela nola esango nizun
Begietara begiratzen “maite zaitut”
Ene laztana.

Nahiko nuke zurekin pasatzea
Momentu oro laztan ta muxu artean
Nahiko nuke betiko izatea,
Betirako izan dadila!

Zurekin egotea
Momentu guztietan,
Goxuak zein mikatzak,
Etorriko direnak
Hemen geratzeko.

Gertu ditut somatzen
Pozik eta irrifarrez,
Datozen ilargipeko gau luze-luzeak.
Gaba soilik izan dadila
Bakardadearen testigua,
Zeru beltz zoragarria.

Galtzaile moduan
Ninduten bataiatu,
Zuetaz agortua,
Geroak urkatuta.
Nire buruan da
Albistegian ez diotena,
Herriaren heroiak
Miserable hutsak niretzat.
Emaidazu beste aukera bat,
Emaidazu beste egun bat.

Janzteko araudia,
Jarrera kode bat,
Onartua izateko
Ergelen armadetan.
Eta gure gidoia
Liderrak idatzita da,
Zuek gizakiak,
Estatuen galerian.

Emaidazu beste aukera bat,
Emaidazu beste egun bat (x2)

Eman beste aukera bat
Lur azpiko bideetan,
Eman beste egun bat
Deusestatzeko logika.

Leku askotan izan naiz,
Denak gorde ezin baitan,
Jendez gainezkako kaleak
Orain dira mortuak.

Kontuak eskatzen badizkidate,
Esanen dut
Ez dakidala kontatzen,
Oraindikan ez dudala ikasi
Bi eta bi
Lau direla.
Zenbat diren eskuan hatzamarrak,
Hamar ala hogei,
Esanen dut
Ez naizela
Inoiz
Kontutan erori,
Ez dakidala
Gezurrik kontatzen,
Ez dakidala kontuz ibiltzen.
(x2)

Baina halare
Begoñako erlojuan seiak direnean,
Urbiko zelaian,
Begiak zabalik,
Zortziko bat ezpainetan,
Gizon on bat banitz bezala
Afusilatuko naute.

Lehenengo gauza esan behar
Ez gaudela inor epaitzeko
Edo burumakur, ixilik,
Zuen iritzia entzuteko;
Gauzak argi ditugu eta
Ez dugu aholkurik behar.

Bigarrenez, esan behar
Egoen lehia agerian dela.
Non da amestu genuen
Eszena idiliko hura?
Betirako joan zela eta
Ez da berriz bueltatuko,
Esan behar, esan behar,
Ez da berriz bueltatuko.

Zera da,
Zuetaz aspertuta gaudela (x2)
Ez garela, ez garela
Zuek uste zenutena (x2)

Errezeloz begira
Gure ondotik pasatzean.
Frustrazio keinuak
Aurrez aurre gaudenean.

Ez didazue
Ezer berririk
Inola ere irakatsiko (x2)

Eszena idiliko hura…

Zera da,
Zuetaz nazkatuta gaudela (x2)
Ez garela, ez garela
Zuek uste zenutena (x2)

Zuhaitz biluzia
Isilik dago niri begira,
Gogora dakarkit irudia
Urrun sufritzen ari denaz.

Bapatean
Gure izuen aurrean
Hego haizeak
Izoztua ematen du.

Bapatean
Zeru oskarbiak
Faltsukeriaz hitz egin zidan,
Ozeanoak irentsi zuenaz
Eta mugetan hiltzen denaz.

Baina hala ere etorriko da
Aro berri bat
Minaren akabera, minaren akabera
Baina hala ere pasako da
Bizi nahi eza
Saia gaitezen, saia gaitezen

Aro beltzak
Ez gaitzala geldierazi,
Gugandik at
Basoa sutan da iluna.

Baina hala ere etorriko da
Aro berri bat
Minaren akabera, minaren akabera
Baina hala ere pasako da
Bizi nahi eza
Saia gaitezen, saia gaitezen

Nahiz eta saiatu nintzen
Horrenbesteko minaren
Zentzu hutsala ulertzen

Orduak leihoan
Ia ez dago argirik
Hezetasun lohiduraz
Josita daude paretak

Zurekin egotean
Hotzik ezin dut sentitu
Ziega ilun hau bi orduz
Paradisu bihurtzen duzu

Orduak leihoan
Ia ez dago argirik
Zeru muga urrunean
Galtzen ene begirada

Presozain bakartiak
Ez du inoiz ulertuko
Kartzelako patioan
Gosez hiltzen banaiz

Hiltzen banaiz
Hiltzen banaiz
Hiltzen banaiz
Gosez hiltzen banaiz

Behin kontatu zenidan
Harpaliceren inperfekzioan
Aurkitu zenuela
Ametsetan zoriontasuna.
Hemen bakarra genuela
Han hirurogeita zazpi.
Okertuko bazina
Aldatzeko aukera zenuela.

Eta ziur materia ilunak
Betiko argituko nauela.
Ulertu ez nituen hitzak
Idatzi zenidan mezuan.

Non zaude?…

Eta ziur materia ilunak
Betiko argituko nauela.
Ulertu ez nituen hitzak
Idatzi zenidan mezuan.

Amoniakozko kristal
Izoztuaz eratutako
Hodei gorriek agian
Itsutzen naute!

Galaxiaren erdiguneari
Darion energia ezezagun ta
Sendoaz balia zintezkeela,
Nik ez dakit deszifratzen.

Non zaude?…

Ez!
Inposatu dizkiguten
Sexu esterotipoei.

Ez!
Irakatsi dizkiguten
Neska mutil ereduei.

Txikitatik, sehaskatik
Gureak egindakoak.
Eskolatik, gizartetik
Normaltasunez hartuta.

Neskentzako dituzte
Barbi edo antzeko panpinak.
Mutilentzako hobe
Oparitzat kotxe ta baloiak.
Emakumearentzat
Eder egoteko produktuak.
Gizonezkoarentzat
Ziurtasun kutsua dutenak.

Neskak kolore arroxa
Eta sukaldeko jostailuak.
Mutilak hobe urdina
Eta super heroi panpinak.
Eme hauskorrarentzat
Sumisio usaina dutenak.
Patriarka arrarentzat
Arrakastaren zeinu direnak.

Ez!
Inposatu dizkiguten
Sexu esterotipoei.

Laurogeiko hamarkadako
Azken urte horretan
Parkean gelditzen ginen.
Litronak eta kassetak.
Zuk “heavy metala” entzuten,
Nik euskal “rok radikal”.
Eztarriak berotuta
Arratsaldeak pasa,

Ezpainetan abesti pila
Eztabaidarako trebeak.

Egunez ikastolan
Erretzen izkutuan.
Karpetako idoloak
Adorez gurtuak.
Batzuk Rob Lowe kuttuna
Besteok Barricada.
Ihes egiteko prest
Euskaran azken orduan.

Atzeko aterik al da bihotz hezigaientzat?

Urte batzuen bueltan
Bakailaoa zen moda.
Tximak moztu zenituen
Nik ordea su ta gar
Jo ta ke dantzatzen nuen.
Polizien aurrean
Bion ausardi itsua
Gaueko ordu txikietan,

Ilargiaren magalean
Izarrek babestuak.

Katutik txukindera
Kontainerren artean
Ke poto ta gomazko
Pilotak saihesten.
Euskal jai gaztetxean
Buitraker handiak.
Ihes egiteko prest
Limiteko komunen bila.

Atzeko aterik al da bihotz menderakaitzentat?

Orain berriz parkean
Topatzen gara noizbehinka.
“ene kantak” entzuten
Eta homeopatiaz
Luzez berba egiten.
Zigarroen ordez
Ihes egiteko prest
Smartphone ta runner jantziak.

Atzeko aterik al da bihotz hezituentzat?

Zakurren dantza madarikatua
Ehun eta hogeita hamar
Bala ziren airean
Iruñeko kaleetan
Biktima baten bila

Norbait erori lurrera
Bala bakar bat buruan
Gaur zikin darrai kaleak
Inpunitate eta odolaz

Hamaika aurpegi ditu hiltzaileak
Heriotza eta odola,
Odola bere eskuetan
Biolentzia itsuaren ostean
Berriro ere gure artean
Faszismoaren hipnosi zaharra

Eta gazte izanik erahil zutena
Gure artean betirako bizi dadila
Bizientzat zein hilentzat duintasun nahiaz
Arrats hartan uztailak zortzi zituela

Zakurren dantza madarikatuak
Bolbora usaina, gezur usaina dauka

Eta gazte izanik erahil zutena
Gure artean betirako bizi dadila
Bizientzat zein hilentzat duintasun nahiaz
Arrats hartan uztailak zortzi zituela

Zakur grisaren zaunka dogmatikoa
Entzun da boterearen bulegoetan
Baina ez dugu inoiz irentsi behar
Isilkeriaren pozoin ustela

Eta gazte izanik erahil zutena
Gure artean betirako bizi dadila
Bizientzat zein hilentzat duintasun nahiaz
Zoragaiztoko arrats hartan,
Uztailak zortzi zituela

Zakurren dantza madarikatua

Gurtzen idoloak,
Zuretzat aukeratuak
Sistema honen eskaintzek zaituzte asetzen
Ez zenuke aldatuko ezer.

Pekatuetaz libratzen,
Saltoki handitan erosten,
Mass media, youtuber eta sare sozialek
Iparra dizute erakusten.

Eta behintzat lortuko banu nire hitzak
Nire hitzak
Zure errealitatearen leihoak garbituko dituen
Cristasol potea izatea

Zu
Ez zaitez datu soil bat izan
Zu
Salmentan dagoen zenbakia.
Aritu erabiltzaile gisa
Baina ez izan erabilia.
Zu
Ez zaitez datu soil bat izan zu.
(x2)

Badakit historia
Haiek idatzi dutela
Eskuineko potere
Eliteek batipat.
Ederki erabiltzen
Dute azpitik beldurra,
Zure barruan berriz
Herrimina.

Talde ultren buelta
Kontinente ustelean
Arraza zuriaren
Nagusitasuna.
Mediterraneoa aldiz
Elkartasun egarri
Dagoen itsasoa
Bihurtu da.

Herrimina
Berriz ikusiko familia,
Aberria, lagunak, etxea?

Estatu batuen
Eredu populista
Errepikatuz doa
Herrialde askotan
Diskurtso bera
Herriari esanez
Kanpotik datorrela
Mehatxua

Herrimina
Berriz ikusiko
Familia, aberria,
Lagunak, etxea?

Badirudi pozik
Beharko zinela
Hilotza ez baitzara
Uraren gainean
Egon zaitez libre
Estarbi honetan
Bizirik zaude eta
Eskerrak eman.

Herrimina
Berriz ikusiko
Familia, aberria,
Lagunak, etxea? (x2)

Herrimina

Hau duk/n mobida!!
Magalufen oporretan
Ni eta aita-amaginarrebak

Ez zaitez kezkatu gutaz
Kotxez prest ferrira
Bai
Angel drive gurekin dugula.
Autoak garagean
Eginda rebisioak
Bai
Txispis kontrolen babespean.

Balkoning egingo dugu,
Toki arriskutsuetan selfiak.
Zerrendatu eta ekin
Modan dauden ankerkeriak.

Magalufen oporretan
Umeak, ni, aiton-amonak

Ez zaitez kezkatu gutaz
Kotxez prest ferrira
Bai
Angel drive gurekin dugula.
Autoak garagean
Eginda rebisioak
Bai

Txispis kontrolen babespean.
Balkoning egingo dugu,
Toki arriskutsuetan selfiak.
Zerrendatu eta ekin
Modan dauden ankerkeriak.

Kasu txo!
Zein turismo mota nahi dugu?
Ez dut atsegin hemen ikusten dudana.
Zer arraio da eskaintzen ari dena?
Zertan bihurtu dira sanferminak?

Hau duk/n mobida!!
Magalufen oporretan
Ni eta aita-amaginarrebak

Hardcore punk rokaren produktuak
Sid vicious sasikume hutsa zen
Gorroto ditugu jainko ta idoloak

Eta beti hor
Eta beti hor

Hainbat bidetan gelditu dira,
Frankestein taldeak egin dira,
Saldu digute haien itzulera.
Jarkorra
Punk roka

Zerbaiti dario kiratsa.
Musika eta mezua
Egin ditzagun duinagoak.
Irrati formula berriak,
Industria eta irudia
Egin ezazu barruan duzuna.

Jarkorra
Punk roka
Jarkorra
Punk roka

Zerbaiti dario kiratsa.
Musika eta mezua
Egin ditzagun duinagoak.
Irrati formula berriak,
Industria eta irudia
Egin zazu barruan duzuna.

Jarkorra
Punk roka
Jarkorra
Punk roka

Ez zaitez izan punk rok produktu hutsa
Egin ezazu barruan duzuna.

Leihotikan non zaude

Goibel nabil aspaldian
Herrenka daramat
Nire aldartearen ezker hankako oina.

I grekoak (y), uve bikoitzak (w)
Gure alfabetoan
Gutxi balio badute, ce (c) sentitzen naiz.

Muxukatuko ez ditudan
Ezpainengatik
Ez dut beldurrik sentitzen.
Eta agian berriz inoiz ez
Ditudanentzat
Ze nolako izu ikara.

Geroarte bat bezala
Hartu nuen eta
Erakutsi dit denborak agurra zela.
Nire ezpain minduentzat
Zen aziklovirra
Esnatzean ematen zenidan muxua.

Muxukatuko ez ditudan…

Rapunzel
Betiko kontatzera
Kondenatua izan den
Ipuin kontalaria naiz.

Rapunzel, fuck sisifo,
Kontatzera zigortuta
Dagoen ipuin kontalari burusoila.

Zure muxuak ez ditut ahazten,
Zure ezpainak ez ditut ahazten,
Zure muxuak ez ditut ahazten,
Zure eskuak ez ditut ahazten.

Erakarri zituen herio usaiak
Beti odol gosez dauden basapiztiak.
Zorionez auzokide zentzudunek
Bota zituzten segidan patariak.

Ehizakiaren bila ziren atera
Erne egon ondoren gordelekuan.
Gorrotoak ditu guztiz itsututa
Ez lukete tokirik ezta infernuan.

Etorri ziren piztiak,
Agertu ziren putreak.
Bota zituzten piztiak,
Doazela pikutara (x2)

Beraien izena noski faxistak
Agertu, bota zituzten putreak.
Uhalik gabe dabiltzan faxistak
Aske utzi dituzten hiltzear piztiak.

Iluna
Sartzen da gure barnean
Absurdo honetan.
Galduak,
Rutinaren gaindosiak
Amilduta.

Eta egunero lekukoak izan,
Eta egunero partaideak izan,
Minaren zatiak izan
Suizidio kolektiboan.

Soka bat
Sabaitik eskegita
Lantegietan.
Itota
Atzerako kontaketa bat
Guregana.

Eta dekadentziaren arkitekturak,
Eta erorketaren perfekzioak,
Bultza egiten digute
Suizidio kolektibora.

Lurra hiltzen dugu,
Gizakia hiltzen dugu
Sentitzen ez duguna
Sineztaraziz
Ezerrezak besarkatuta
Egunero zero urtea
Geure burua gorrotatzen

Inoiz izan ez bagina bezala,
Begietan daramagu zapi beltz bat
Eta astiro datorkigu
Suizidio kolektiboa
Iluna…

Eskutik helduta doaz
Bidegurutze berri baten aurrean
Gure bihotzak.
Zer egingo dugu neska?
Gaur hartuko dugun bidea
Betirako izango al da?

Nahiko nuke zurekin pasatzea
Momentu oro laztan eta muxu artean.
Nahiko nuke betiko izatea.

Eskutik helduta doaz
Beldurrari fideltasuna zor dioten
Gure zalantzak.
Bestela nola esango nizun
Begietara begiratzen “maite zaitut”
Ene laztana.

Nahiko nuke zurekin pasatzea
Momentu oro laztan ta muxu artean
Nahiko nuke betiko izatea,
Betirako izan dadila!

Zurekin egotea
Momentu guztietan,
Goxuak zein mikatzak,
Etorriko direnak
Hemen geratzeko.

Gertu ditut somatzen
Pozik eta irrifarrez,
Datozen ilargipeko gau luze-luzeak.
Gaba soilik izan dadila
Bakardadearen testigua,
Zeru beltz zoragarria.

Galtzaile moduan
Ninduten bataiatu,
Zuetaz agortua,
Geroak urkatuta.
Nire buruan da
Albistegian ez diotena,
Herriaren heroiak
Miserable hutsak niretzat.
Emaidazu beste aukera bat,
Emaidazu beste egun bat.

Janzteko araudia,
Jarrera kode bat,
Onartua izateko
Ergelen armadetan.
Eta gure gidoia
Liderrak idatzita da,
Zuek gizakiak,
Estatuen galerian.

Emaidazu beste aukera bat,
Emaidazu beste egun bat (x2)

Eman beste aukera bat
Lur azpiko bideetan,
Eman beste egun bat
Deusestatzeko logika.

Leku askotan izan naiz,
Denak gorde ezin baitan,
Jendez gainezkako kaleak
Orain dira mortuak.

Kontuak eskatzen badizkidate,
Esanen dut
Ez dakidala kontatzen,
Oraindikan ez dudala ikasi
Bi eta bi
Lau direla.
Zenbat diren eskuan hatzamarrak,
Hamar ala hogei,
Esanen dut
Ez naizela
Inoiz
Kontutan erori,
Ez dakidala
Gezurrik kontatzen,
Ez dakidala kontuz ibiltzen.
(x2)

Baina halare
Begoñako erlojuan seiak direnean,
Urbiko zelaian,
Begiak zabalik,
Zortziko bat ezpainetan,
Gizon on bat banitz bezala
Afusilatuko naute.

Lehenengo gauza esan behar
Ez gaudela inor epaitzeko
Edo burumakur, ixilik,
Zuen iritzia entzuteko;
Gauzak argi ditugu eta
Ez dugu aholkurik behar.

Bigarrenez, esan behar
Egoen lehia agerian dela.
Non da amestu genuen
Eszena idiliko hura?
Betirako joan zela eta
Ez da berriz bueltatuko,
Esan behar, esan behar,
Ez da berriz bueltatuko.

Zera da,
Zuetaz aspertuta gaudela (x2)
Ez garela, ez garela
Zuek uste zenutena (x2)

Errezeloz begira
Gure ondotik pasatzean.
Frustrazio keinuak
Aurrez aurre gaudenean.

Ez didazue
Ezer berririk
Inola ere irakatsiko (x2)

Eszena idiliko hura…

Zera da,
Zuetaz nazkatuta gaudela (x2)
Ez garela, ez garela
Zuek uste zenutena (x2)

Zuhaitz biluzia
Isilik dago niri begira,
Gogora dakarkit irudia
Urrun sufritzen ari denaz.

Bapatean
Gure izuen aurrean
Hego haizeak
Izoztua ematen du.

Bapatean
Zeru oskarbiak
Faltsukeriaz hitz egin zidan,
Ozeanoak irentsi zuenaz
Eta mugetan hiltzen denaz.

Baina hala ere etorriko da
Aro berri bat
Minaren akabera, minaren akabera
Baina hala ere pasako da
Bizi nahi eza
Saia gaitezen, saia gaitezen

Aro beltzak
Ez gaitzala geldierazi,
Gugandik at
Basoa sutan da iluna.

Baina hala ere etorriko da
Aro berri bat
Minaren akabera, minaren akabera
Baina hala ere pasako da
Bizi nahi eza
Saia gaitezen, saia gaitezen

Nahiz eta saiatu nintzen
Horrenbesteko minaren
Zentzu hutsala ulertzen

Orduak leihoan
Ia ez dago argirik
Hezetasun lohiduraz
Josita daude paretak

Zurekin egotean
Hotzik ezin dut sentitu
Ziega ilun hau bi orduz
Paradisu bihurtzen duzu

Orduak leihoan
Ia ez dago argirik
Zeru muga urrunean
Galtzen ene begirada

Presozain bakartiak
Ez du inoiz ulertuko
Kartzelako patioan
Gosez hiltzen banaiz

Hiltzen banaiz
Hiltzen banaiz
Hiltzen banaiz
Gosez hiltzen banaiz

Behin kontatu zenidan
Harpaliceren inperfekzioan
Aurkitu zenuela
Ametsetan zoriontasuna.
Hemen bakarra genuela
Han hirurogeita zazpi.
Okertuko bazina
Aldatzeko aukera zenuela.

Eta ziur materia ilunak
Betiko argituko nauela.
Ulertu ez nituen hitzak
Idatzi zenidan mezuan.

Non zaude?…

Eta ziur materia ilunak
Betiko argituko nauela.
Ulertu ez nituen hitzak
Idatzi zenidan mezuan.

Amoniakozko kristal
Izoztuaz eratutako
Hodei gorriek agian
Itsutzen naute!

Galaxiaren erdiguneari
Darion energia ezezagun ta
Sendoaz balia zintezkeela,
Nik ez dakit deszifratzen.

Non zaude?…

Ez!
Inposatu dizkiguten
Sexu esterotipoei.

Ez!
Irakatsi dizkiguten
Neska mutil ereduei.

Txikitatik, sehaskatik
Gureak egindakoak.
Eskolatik, gizartetik
Normaltasunez hartuta.

Neskentzako dituzte
Barbi edo antzeko panpinak.
Mutilentzako hobe
Oparitzat kotxe ta baloiak.
Emakumearentzat
Eder egoteko produktuak.
Gizonezkoarentzat
Ziurtasun kutsua dutenak.

Neskak kolore arroxa
Eta sukaldeko jostailuak.
Mutilak hobe urdina
Eta super heroi panpinak.
Eme hauskorrarentzat
Sumisio usaina dutenak.
Patriarka arrarentzat
Arrakastaren zeinu direnak.

Ez!
Inposatu dizkiguten
Sexu esterotipoei.

Laurogeiko hamarkadako
Azken urte horretan
Parkean gelditzen ginen.
Litronak eta kassetak.
Zuk “heavy metala” entzuten,
Nik euskal “rok radikal”.
Eztarriak berotuta
Arratsaldeak pasa,

Ezpainetan abesti pila
Eztabaidarako trebeak.

Egunez ikastolan
Erretzen izkutuan.
Karpetako idoloak
Adorez gurtuak.
Batzuk Rob Lowe kuttuna
Besteok Barricada.
Ihes egiteko prest
Euskaran azken orduan.

Atzeko aterik al da bihotz hezigaientzat?

Urte batzuen bueltan
Bakailaoa zen moda.
Tximak moztu zenituen
Nik ordea su ta gar
Jo ta ke dantzatzen nuen.
Polizien aurrean
Bion ausardi itsua
Gaueko ordu txikietan,

Ilargiaren magalean
Izarrek babestuak.

Katutik txukindera
Kontainerren artean
Ke poto ta gomazko
Pilotak saihesten.
Euskal jai gaztetxean
Buitraker handiak.
Ihes egiteko prest
Limiteko komunen bila.

Atzeko aterik al da bihotz menderakaitzentat?

Orain berriz parkean
Topatzen gara noizbehinka.
“ene kantak” entzuten
Eta homeopatiaz
Luzez berba egiten.
Zigarroen ordez
Ihes egiteko prest
Smartphone ta runner jantziak.

Atzeko aterik al da bihotz hezituentzat?

Zakurren dantza madarikatua
Ehun eta hogeita hamar
Bala ziren airean
Iruñeko kaleetan
Biktima baten bila

Norbait erori lurrera
Bala bakar bat buruan
Gaur zikin darrai kaleak
Inpunitate eta odolaz

Hamaika aurpegi ditu hiltzaileak
Heriotza eta odola,
Odola bere eskuetan
Biolentzia itsuaren ostean
Berriro ere gure artean
Faszismoaren hipnosi zaharra

Eta gazte izanik erahil zutena
Gure artean betirako bizi dadila
Bizientzat zein hilentzat duintasun nahiaz
Arrats hartan uztailak zortzi zituela

Zakurren dantza madarikatuak
Bolbora usaina, gezur usaina dauka

Eta gazte izanik erahil zutena
Gure artean betirako bizi dadila
Bizientzat zein hilentzat duintasun nahiaz
Arrats hartan uztailak zortzi zituela

Zakur grisaren zaunka dogmatikoa
Entzun da boterearen bulegoetan
Baina ez dugu inoiz irentsi behar
Isilkeriaren pozoin ustela

Eta gazte izanik erahil zutena
Gure artean betirako bizi dadila
Bizientzat zein hilentzat duintasun nahiaz
Zoragaiztoko arrats hartan,
Uztailak zortzi zituela

Zakurren dantza madarikatua

Gurtzen idoloak,
Zuretzat aukeratuak
Sistema honen eskaintzek zaituzte asetzen
Ez zenuke aldatuko ezer.

Pekatuetaz libratzen,
Saltoki handitan erosten,
Mass media, youtuber eta sare sozialek
Iparra dizute erakusten.

Eta behintzat lortuko banu nire hitzak
Nire hitzak
Zure errealitatearen leihoak garbituko dituen
Cristasol potea izatea

Zu
Ez zaitez datu soil bat izan
Zu
Salmentan dagoen zenbakia.
Aritu erabiltzaile gisa
Baina ez izan erabilia.
Zu
Ez zaitez datu soil bat izan zu.
(x2)

Badakit historia
Haiek idatzi dutela
Eskuineko potere
Eliteek batipat.
Ederki erabiltzen
Dute azpitik beldurra,
Zure barruan berriz
Herrimina.

Talde ultren buelta
Kontinente ustelean
Arraza zuriaren
Nagusitasuna.
Mediterraneoa aldiz
Elkartasun egarri
Dagoen itsasoa
Bihurtu da.

Herrimina
Berriz ikusiko familia,
Aberria, lagunak, etxea?

Estatu batuen
Eredu populista
Errepikatuz doa
Herrialde askotan
Diskurtso bera
Herriari esanez
Kanpotik datorrela
Mehatxua

Herrimina
Berriz ikusiko
Familia, aberria,
Lagunak, etxea?

Badirudi pozik
Beharko zinela
Hilotza ez baitzara
Uraren gainean
Egon zaitez libre
Estarbi honetan
Bizirik zaude eta
Eskerrak eman.

Herrimina
Berriz ikusiko
Familia, aberria,
Lagunak, etxea? (x2)

Herrimina

Hau duk/n mobida!!
Magalufen oporretan
Ni eta aita-amaginarrebak

Ez zaitez kezkatu gutaz
Kotxez prest ferrira
Bai
Angel drive gurekin dugula.
Autoak garagean
Eginda rebisioak
Bai
Txispis kontrolen babespean.

Balkoning egingo dugu,
Toki arriskutsuetan selfiak.
Zerrendatu eta ekin
Modan dauden ankerkeriak.

Magalufen oporretan
Umeak, ni, aiton-amonak

Ez zaitez kezkatu gutaz
Kotxez prest ferrira
Bai
Angel drive gurekin dugula.
Autoak garagean
Eginda rebisioak
Bai

Txispis kontrolen babespean.
Balkoning egingo dugu,
Toki arriskutsuetan selfiak.
Zerrendatu eta ekin
Modan dauden ankerkeriak.

Kasu txo!
Zein turismo mota nahi dugu?
Ez dut atsegin hemen ikusten dudana.
Zer arraio da eskaintzen ari dena?
Zertan bihurtu dira sanferminak?

Hau duk/n mobida!!
Magalufen oporretan
Ni eta aita-amaginarrebak

Hardcore punk rokaren produktuak
Sid vicious sasikume hutsa zen
Gorroto ditugu jainko ta idoloak

Eta beti hor
Eta beti hor

Hainbat bidetan gelditu dira,
Frankestein taldeak egin dira,
Saldu digute haien itzulera.
Jarkorra
Punk roka

Zerbaiti dario kiratsa.
Musika eta mezua
Egin ditzagun duinagoak.
Irrati formula berriak,
Industria eta irudia
Egin ezazu barruan duzuna.

Jarkorra
Punk roka
Jarkorra
Punk roka

Zerbaiti dario kiratsa.
Musika eta mezua
Egin ditzagun duinagoak.
Irrati formula berriak,
Industria eta irudia
Egin zazu barruan duzuna.

Jarkorra
Punk roka
Jarkorra
Punk roka

Ez zaitez izan punk rok produktu hutsa
Egin ezazu barruan duzuna.

Leihotikan harold

Egun batean munduak
akabatuko dira bai
eta Josafateko zelaian
juzgatuko gaitu jaunak

Eta orduan azkenak
izanen dira lehenak
eta orduan eskuman
jarriko gara ezkerrekoak
(x2)

Inor ez da profeta bere mendean
berriz etorri naiz pentsamendura

Eta orduan azkenak
izanen dira lehenak
eta orduan eskuman
jarriko gara ezkerrekoak

Inor ez da profeta bere mendean
berriz etorri naiz pentsamendura

Andre alabarik ez banu
pozik hilen nintzateke
ene hitzak euskal harria kontsidera litzan

Euskal harria, euskal harria, euskal harria

Bada jadanik gustoko
ez dudan laguna
ez dut berriz inoiz entzun nahi
bere izena
tuntunak egiten gaitu
esperantzak, esperantzak

Itxoin eta ikusi zer den
zer den ezereza
borrokatu eta ahaztu ezak
esperantza

Baikor yonkien droga zoragarria
esperantza
sofan etzanda itxoiten duk galdua
esperantza
(x2)

Gaur
eskuin mutur, ustela
ardi larruz jantzita
askatasunaz mintza

Gaur
arrazoirik ez bada,
milaka aitzakiak,
dena oso errexa da

Gaur
etsaia hiltzen bada
baztertu amodioa
zintzo dut gorrotoa

Gaur
pakeaz nuke esan
loreetaz balkoietan

umeen zoriontasunaz
Esaiezu ezetz, esaiezu ezetz
ez dira pasako, ez dira pasako
esaiezu ezetz, esaiezu ezetz
ez dira pasako
(X2)

Joandako guztientzat
piztuta kandelak
nork jarriko ditu
hemen gaudenentzat
eta ehiza hasi da
barruti honetan
ehiza txakurrak dira,
gu eperrak

Gaur
tiranoen gorpuak
odolez estalita
telebistan sarritan

Gaur
nagusi mendekua
izorra daitezela
gaizki egin zutenak

Azken momentuan agertzen zara
espero ez zaitut itzarrita
axolagabea, bakardadea
itzalak etxe barruan

Maite zaitut baina ezingo dut jasan
zure atzetik ibiltzea.
Irrifartsuak, jende aurrean
laztanik ez gure artean

Aurrea hartu, taxian sartu
agurtzeko denborarik ez.
Pentsatu gabe ausartuko naizen
zugandik egin dut ihes

Maite zaitut baina, ezingo dut jasan
zure atzetik ibiltzea
ametsak sahiesten, gutxietsita
tentsiorik gabe bizitzen

Gorde ditut zure oroimen ederrenak
baina inork ezin zaitu bitan ebaki.
Engainatu nahiko nau flash memoriak
esanez zu zarela nire alboan
espero dudan pertsona bakarra

Eta urruntzerakoan
egiten da txikia
zure eskuetan
mantentzen ninduen haria
atzera bueltarik ez,
bakarrik baina libre
berriz sentitu nahi dut

Bapatean eguzkiak
azaldu nahi ditu izpiak
herabe egunsenti berriari

Neure buruaren jabe
mundu aurrean
gorrotorik gabe
ni neu ni naiz
espero dudan
pertsona bakarra

Aingeru begiak, deabru irria
elkar maite dugu eta
ez al da nahikoa?

Beti esaten ziguten zer den hoberena
erakutsi ziguten jarraitu, jarraitu beharreko bidea
Noski egin genuen nahi izan genuena
baina ikasi genuen guztiaz ez naiz damutzen,
ez naiz damutzen

Eta nik barruan dudan guztiaz maitatzen zaitut
eta nik barruan dudan guztiaz maitatzen zaitut

Nik laztantzen zintudan, gure kontra eliza
estaltzen apaizen pederastia, sexua Suizako goardian
Zer esango dizut aita santuen bizitzaz
Pablo seigarrena izan zen Montini kardinalaz

Eta nik barruan dudan guztiaz maitatzen zaitut
eta nik barruan dudan guztiaz maitatzen zaitut
(X2)

Aingeru begiak…

Atsekabeak jada itotzen ez nauela sentitzen diat
eta negar egiteaz nekatuta niagok, nekatuta niagok

Orain zeinek irabazten duen ez ziok axola, ez ziok axola
ez diat indar honetatik aldegin nahi, ez diat aldegin nahi
ez diat indar honetatik aldegin nahi, ez diat aldegin nahi

Hire begiraden dizdiran, izarretatik zehar
hegan egingo diat, eta eguzkiari
ene fortuna guztia itsasoan
galdutako erreinu bat izan dadila
eskatuko zioat

Gizaki berri gixa birsortzeko, etortzear
dagoen tragedia horri beldurrik izan gabe
bizitzari hire begietako su guztia
eta bizitzeko gogo gartsuak
oparituko zizkioat

Bizitzeko gogoak ditudan eguna
orain iritsi dela sentitzen diat
hor dauden hesiak eta hondakinak
zeharkatzeko

Entzun,
hartu ez ninduten txikitan musika eskolan
eta geroztik baditut erraiak sutan
do re mi soy fan si dorraura fan go edo ezinik
zidaten orduan akordeoia erosi

Lagun
Ikastolako koruan bostgarren ahotsean
hartu egin ninduten nik pasa nezan lotsa
esaten zidaten “ahaztu ezazu musika,
akaso osabari eskatu kitarra”

Eta herriko jaietan, ze nolako martxa!
treintaitres jotzen nuen soka bakar batekin

Eta musikari izango naiz, eta musikari izango naiz
eta musikari izango naiz, horixe, Bremengo udal orkestan

“Kalera noa ihesi ene gurdi eta guzti”
eta “Urepeleko artzaia” memoriaz ditut ikasi
treintaitres treintaitres soka batekin ezinik
zidaten orduan akordeoia erosi

Eta herriko jaietan, ze nolako martxa!
eskuina erabiltzen nuen, baxuekin ezinik
baxuekin ezinik, baxuekin ezinik

Eta musikari izango naiz…

Enpresa gizon aluak,
langileak
bildu gaitu arratsean
utz gaitzala pakean!!

Motibazio mezu ilunak, mehatxuak
direla badakit eta, putakumea!!

Eta hurrena immolatuko naiz
ez ditut maite zure hitzak
eta hurrena immolatuko naiz
ez ditut maite zure hitzak

Sikologoak kabroiak, zoriona
ekoiztuz duzu lortua

Eta hurrena immolatuko naiz
bidoi betez gasolinaz
eta hurrena bonzo erara
dut piztuko ene burua

Eta nik, maite dut oreka desegiten duen guztia
gizakia makinetaz ezberdintzen duena
eta jar ezazu kaos puntu bat gure bizi kosmos itxian
maite dut oreka desegiten duen guztia
(x2)

Erdi mailako gizon zahartuak,
ezin parekatu harridura
biolentzia da
haien dibertsioa
dena eskura dute
(ume mokoak!!)

Adin txikiko Hitler handiak
titiz dastatzen indarkeria
ohatzera doa guztiz etsita
gogoan ditu ametsetan

Harold Pinterren Stan
urtebetetze jai hartan
Harold Whittles soinuaz
konturatu zenean

Zuen bihotz mekanikoa
sentimenduz guztiz herdoila
hartzazue nahi duzuena
sistemak irabaz dezan

Eta zuen bihotz mekanikoak
pizten ere nire harridura
gaztaroa, zaharzaroa
maitale dira eta.

Eta autopsia bat egiten
ospitalean utz nazaten
eskatuko dut behin berriro
gaztaro, zahartzaro
bizitzaz hilko bainaiz
gaztaro ala zahartzaro
sexu tentsioa baitago

Harold Lloyd gixajoa
zintzilik erlojuan
Harold Whittles soinuaz
konturatu zenean

Zuen bihotz mekanikoa
sentimenduz guztiz herdoila
hartzazue nahi duzuena
sistemak irabaz dezan

Arga ibaia, ez da inola, Nilo itzela
esaten duten guztientzat
doakizue hau

Agureak, nerabeak egiten pixa
aparrez laztantzen Rotxapea eta Txantrea
garaje portalekin egiten amodioa
zu zara miresgarria

Arga ibaia, hau kiratsa, zakar poltsak
ekaitzen ondoren ertzak
betetzen zaborraz

Agureak, nerabeak…

Kantauri itsasoan ditugu greban olatuak
esanez etorri dira Zarautzkoak
ados Euskal Herria Nafarroa da, esanez beraz
Arga ibaia da Atlantikoa

Ahate horiek ez dira, ez dira
autoktonoak ez, hemengoak
hasi dira agertzen, agertzen
bertoko arratoiak

Kantauri itsasoan ditugu…

Goizeko ordubiak, laurok furgonetan,
soinu progarik gabe, saiatuko gara
antolatzailea, auzoko jaietan,
festondoa eutsirik ezin hitzegin da

Jendea txoznetan, ez da ongi aditzen baina,
katxia eutsiz dago gustora

Seigarren abestia, berotzen hasita,
soinu teknikaria lokartzen ari da
ez dugu pribarik, ez dugu tabakorik,
eta eszenatokia erortzear da

Gure disketxeko arduradun jauna,
apostu makinetan ari da,
eta porruz zurituta gure manajerrak
¡¡pásalo ya que te lo vas a hincar!!

Beste bat, beste bat!! entzuten dugula,
euria eta trumoien ordua
anpliak bustita, eta gu izerditan,
hurrengora arte, agur gu bagoaz

Hogei urte ta gero tente dugu jarraitzen
txalo batzuen truke zuretzako, zuretzako!!
road manajerra koinata behatza sudurrean, ateraz mukiak jaten ari da

Behintzat ikusiko dut mundua, behintzat ikusiko dut mundua
eta Euskal Herriko bazter miresgarriak , lanbroak estaltzen zituen, bailarak
Laboa dirudit, hobe ixilduko naiz, txahala botatzear nago,
on dagizuela!!

Haien, haien Historiak
mutilatzen, mutilatzen gaitu
(X2)

Bi auto argi gauean, bide bazterrean
fusil hotsak eta oihu itzaliak
Hildako haien hautsean errotu izan dira
faszismoaren pozoidun loreak

Gurutze eta kateak beltzez marraztuak
eromenerako bidaia liburuan
“”Iragana gero eta handiagoa da”
zuen faltsukeriaren antzera

Haien, haien Historiak
mutilatzen, mutilatzen gaitu
(x2)

Nonbait dira zapaltzen duzuen lur azpian
ahazte ta umilazioen zeru ilunpean
36ko balen oihartzuna
mila gau gorri, mila egun beltzen gogoan

Haien, haien Historiak
mutilatzen, mutilatzen gaitu
(x2)

Kezko hirietan bizi dira
etsipenezko arimak
gorputz gardeneko
umeen hilerri latz hartan

Haien garraxiak,
haien garraxiak
gure sehaska kantarik
kantarik ederrena

Hego haizeak dolu kanta
dakarkigu berriz
hondartzan utziz gorpu hilak

Katu beltz batek
gurekin egin du amets
marfilezko nekropolian
sartu egin dela
“umilazio” hitzari esanahi berria
bilatzen diogun artean

Itsuen bailaran, itsuen bailaran

Kezko hirietan
zeruak errautsezkoak
burdina zeharkatzean
haien eztarria
gure euri azidoak
baretzen die egarria

Haiek esan zizuten
uzteko seme-alabak
biluzik oihanean
basamortuan galduta

Gero
askatasunagatik
hil zirela esan zuten
jaungoikoagatik
hil zirela esan zuten

Eta ez dakit, eta ez dakit
hiltzailea hotza izan ote zen
eta ez dakit, eta ez dakit
hiltzailea gosea izan ote zen

Pentsamenduen barra kodeak
manipulatu egin zaitu
(x3)

Uhin motzeko espektroan
urretXindor distortsionatua

Azken minutuan, azken minutuan
azken minutuaren erdian
(x2)

I,ve got everything in life
everything but time
and you always turn up

Azken minutuan…

Leihotikan ilunago ederrago

Saiatu nintzen
poesi liburuetan aurkitzen egia,
eta edertasuna aurkitu arren,
nagusi zen gezurra.

Erakarri ninduten,
bisioz beteriko antzinako profetek.
Jakin arte orduan,
optikak existitzen ez zirela.

Jesus interesatu zitzaidan,
gero etorri zen Zaratrusta,
eta orain nahiago dut ohean,
zurekin biluzik egotea.

Entzun lagun,
bizia espekulazioz dago betea,
eta ohean postura da,
dibagazio bakarra.

Gustuko nituen punkaren
buru suntsipen mezuak:
kaos, sistema akatu,
erresistentzia oihuak.

Eurite bat hemen dago
eta bertan bizi gara.
Baina hala ere ez da euria
gorroto gaituena.

Bai, nahiz eta batzuetan
tantak labanak izan,
eta gureganantz
erortzen dira.


So egiten dizute
haien begi itzelek,
eta apuntatzen zaituzte
kalean kamerek.

Zuk maita itzazu
zure zapaltzaileak.
Gorri destintatuz
zaude jantzia.

Nork mugitzen ditu hariak?
Zeinek du arima ustela?
Eta zein egoten omen da
Beti zure azpian?

Bai, mutu gelditzen zara
eta ez duzu jakin nahi,
gezurretan
bizi zarela.

Hormarik gabeko espetxe
bihurtu da bizia,
pentsamenduaren armak
aspaldi hil dira.

Oinotsak aditzen dira
eta norbait atea joka.
Zure bila etorri dira,
bidaia hasi da.

Hasia da
Bidaia

Noiz atertuko zain

Eta non sartu da gure herriaren zentzua?
Industriapean alokatuak,
Bizi beharko.

Burdin zatiak gara,
Altzairuzko puskak,
Arimarik gabeko
Porlanezko koskorrak.

Itzala emateko
Zuhaitzik ia ez da,
Badira Loreak
hiriko hilerrietan.

Berunezko formak,
irudi astunak,
Galipotezko itsaso beltz ilunetan.

Zilar eta urrezko
Bihotz bakartiak,
Silikonazkoa den amets baten bila.

Eta zertaz kexatzen ote naiz?
Naturaren mendekuaz?,
gu erditik kentzeko Honen kaosa da,
Harmonia bila.

Galdurik nire aberria,
Ez da nahi nukeen herria,
Benetan zaila egiten zait,
Paisai honetara ohitzea.

Eta zertaz kexatzen ote naiz?
Naturaren mendekuaz?,
gu erditik kentzeko Honen kaosa da,
Harmonia bila.

Bilioika pertsona bizi patetiko hau:
sufritzen, gozatzen, oharkabe pasatzen.
munduaren berriak iritsi arte,
egunkariak atzetik aurrera leitzen.

…eta kaleak ilunago, ederragoak ziren…
…eta kaleak ilunago…
… irribarrea pizten zenuenean.

Discovery-a eta bere misio alua,
festaondoz ogia erostea bezala da:
mundua zatika erortzen zaizu,
eta zuk gustuko dituzu puzzleak

Iluntasunak zoriontsu egiten ninduen,
hark barruan ,zu sentiarazten zidan.
Iluntasunak zoriontsu…, zu
sentiarazten zidan.

Telebistak erakutsi dizkit niri,
daitezkeen irribarre zikinenak.
Auzokiderik ezagutu beharrik ez,
asmatzeko gezurrik handiena.

Eta kaleak…

Iluntasunak…

Bada nonbait solasaldi baten bila ateratzen dena,
barruan duenak erretzen duen pertsona.

Iluntasunak…

eta gu, eta gu…
-beltzak dena irensten du-
eta gu, eta gu…
kolorez gaude beteak.

Hegan
neure buruan,
zeneraman
soineko urdina.

Garagardo botilekin
koadrilakoekin lehian,
alkohol gradu portzentaia,
ea nork aurkituko duen lehena.

Ezabatu ditu gauak,
nahiko eta gehiegi arteko muga,
ezagun eta lagunak bereizten,
dituen lerro ikusezina.

Eta ezingo dut ahaztu,
zure soineko urdina,
zure bularrak marrazten,
The clashen kamiseta.

Edango genituen hamaika taberna,
irribarreak oparitu milaka,
eskaini zeru bakarra,
jainkotzat harturik ilargia.

Giroa izerdiz betea da,
zigarro bat bestearen atzetik,
musikarengatik gaur behintzat,
ez dut zorionduko tabernaria.

Tabako makinarekin hizketan,
Tranpetan mahai-futbolean,
…dantzak irentsiak zituen
zure zapata gorriak…

Jainko dirua gurtu ohi duten kazike jaunak,
dadoak botatzeko prest.
Joko honetan sakelak hustuko dizkizute,
haienak bete ditzaten.

Zitalak,
dira beren asmoak.
Zuk galdu behar,
haiek irabaztear.

jolasaldi osoan zorrak kitatu nahian,
gauza berbera bizitzan.
Lau paretaren artean sartu zarenean,
dokumentu bat sinatzean.

Kartzela,
beste kasila alua.
Kontuz ibili
edo eroriko zara.

Hauxe duzu geroa,
zure bizimodua,
mahai baten inguruan,
monopoly jokoa.

Garestia,
da gaur egun duintasuna.
Beti barre egiten digute, baina hauexek dira
jokoaren arauak.

triste nago arrasts honetan
baina ez naiz desagertuko,
elefanteek egiten duten bezala,
triste xamar daudenean

amets egiten probatuko dut
buru argiz eta nahiz eta ergelkeria dirudien
nahiago nuke jaio nintzen tokian
ehortz nintzaten

“no oirás”

inork ezingo dit zalantzan jarri
hemen jaio eta hazi naizenik
nere paperek hala diote!
gure ondasunak, gure lurra
utzi egin behar al ditugu
eta gure ondorengoekin
esperimenta dezaten?
ez!

“de los tuyos dirás pero no oirás…”

aski erreza da
nahiz eta haiek
ez duten sekula ulertuko,
inoiz ez

Ilargia izan nuen
lagunik onena,
Gauerditan inoiz bakarrik
Utzi ez ninduena.

Itsasoak gorde zituen
Nire sekretuak,
Orain hondartzan daude
Olatuek ekarrita.

Ametsen bukaera zoritxarrez,
Errealitatearen hasiera,
Geroz eta zailago egiten zait,
Errealitateari eustea.

Ahhh… ze egonezina,
Hitz egiteko beharra.
Ni izango ote naiz,
Triste dagoen bakarra?

Hain zaila egiten zait
Gizaki baten papera.
Errenkarnatuko banintz,
Nahiko nuke munstro bilakatzea.

Lagun batek dio: “hauxe duzu bidea”,
beste batek berriz: “har ezazu bestea”.
Eta orduan bidegurutzearen aurrean,
konturatzen zara lagunak ez daudela.

“Hala jantzita eder zaude” dio amak,
aitak berriz :“a ze emagaldu itxura!!”.
jaiotze agiria irakurri ondoren,
gogoratzen zara umezurtza zarela.

Biziaren ironia txu txu trenean,
txikitatik erratzaz astindua izanda.
Biziaren ironia txu txu trenean,
txikitatik pozik puxika lortu ondoren.

Senak dio: “horri aurpegia apurtu”,
arrazoiak aldiz: “hitzekin konpondu”,
sentitzean gizaki ordez orain,
espektro bat zarela.

Haize hegoaren goxotasunak
azala erretzen.
Urturiko argizari usaiak,
burua lehertzen.

Nork inposatzen dizkigun,
berriro pentsatzen.
Nork sortzen dituen,
susmoa argitzen.

Idolo berriak
gurutzean itzaltzen,
jainkoak mezetan
ez dira soilik miresten.

Plastikozko izar berriak:
glamur, aintza eta hiltzoria.

Egun batzuk makal hartzen dira
grisez margotzen dituzte orduak
Eta zuk maitatzen nauzu
ni naizen moduan
Erakutsi al didazu
zer daukazun barruan?

Parasitoak nonahi aurkitzen
dena kritikatuz ongi sentitzen
Eta zuk lasaitzen nauzu
amorratzen banaiz
Erakutsi al didazu
zer daukadan barruan?

Ez bazaitut ondoan
beti erretzen noa
Eta zuk askatzen nauzu
zu zaren moduan
Erakutsi al didazu
zer daukadan barruan?

Jantzi
zure usaiarekin
jantzi
jantzi egin nazazu
biziari aurre egiteko
babesik gogorrena
Jantzi

Egun batzuk…

Sutondoan eserita oroimenak erretzen,
biziari darizkion lerdeak, begi itsuz ditugu edaten.

Bitan pentsatu gabe, ez dugu momentua dastatzen,
ea nor den lehena iristen.

Sentitu al duzu noizbait
gorroto begirada bat?
Jendez inguraturik zaudela?
ez axola unea.

Bizia aurrera doa,
ezin da denbora pasa
atzera begira.

Gure akatsen epaile gogorrena,
gupida gabeko zigortzailea,
geure burua da.

sentitu al duzu…

Sufritu al duzu noizbait
zure lepotik iraina?
Lagun multzo baten erdian
bakardade osoa?

Bizia aurrera doa,
ezin da denbora pasa
atzera begira.

Aukerak gutxituz doaz,
estutzen berriz bideak,
hautatu zurea.

Zure lagunek satanizatua,
alkohol eta drogek bedeinkatua,
banku batean mozkor etzanda,
ilargi izpiek koroatua.

Ilargi izpiek koroatua,
zure familiak
baztertua.

Zure familiak baztertua,
beteak izanda sakramentuak.
27 urteko umea gaixoa,
elizan harro ezkondua.

Emazte kuttun zoragarria,
bat-batean umeekin alde eginda.
Ardura petral jasanezina,
etxean bakarrik leihoz beteta.

Sasi guztien gainetik,
ilusioz beteta,
ez dituzte geldituko
gure euskaltegiak.

lotsa jasanezina
sentitu nuen,
Nafarroako Miguel
euskaraz entzutean.

Mirenentzat ez da erreza
lanean egun osoa,
eta gero euskaltegira,
maite du bere hizkuntza.

berak eta askok badakite
euskara dela, euskaldun
egiten gaituena.

Zabal dezagun Euskal Herrian,
euskara.
Bidal ditzagun instituzio zikinak,
antzarak ferratzera.

Leihotikan munduaren leihoa

Kristona izango zela
Guztiz ziraragarria
Hil arte dantza eginen
Genuela,

Gitar haren soloek
Erotuko nindutela
Eramango ninduzun
Kontzertuan.

Ez nazazu
Berriro eraman
Tximaluzedun burusoilak
Ikustera;
Benetan ez dut atsegin
Ez dut inoiz itzuli nahi
Jebiaren indarra
Sentitzera

Ez nazazu
Inoiz berriz eraman
Halako beste kontzertu jebi batera.
Ez zazu
Inola ere pentsatu
Garraisiak entzutera
Itzuliko naizela.

Eraman nazazu hurengoan
Beste edozein tokitara:
Arropak erostera
Ordu luzeetan,
Horrenbeste atsegin duzun
Japoniar jatetxera,
Kixkaltzera nahi baduzu
Benidorra.

Hortxe zaude zure tristura husten
Garagardo baso betez.

Esan behar zenuen
Baina estraktoreak
Zeure autoestima irentsi du.

Orain zaborra zara
Beraien begietan;
Kontraesana
Sistemaren barruan.

Jakin zenuen
Zure borroka ez zela
Gehienengandik
Ulertua izango.
Oh!, ez dago
Hitz polit gehiagorik
Oh!, zer egin?
Ez dira zutaz fidatzen.

Atsegin dugu ingurukoak
Moralki epaitzea;
Zer dagoen ongi eta zer gaizki
Besteei esatea.

Besteen ahotan jartzen
Dira gure bizitzak
Baina nork betezen ditu
Gure gabeziak?

Oh existentzia
Zuk zurea bizi.

Askotan entzuten ditugu
Kritika zorrotzak
Baina inork ez daki argi
Zein den bere bidea.


Ta ez dakizu oraindik
Bat bakarra dela
Zure esku dagoena
Errepika ezina?!

Iruñako bidean
Kotxean sartuta
Geldituak gattuzte
Hala behartuta

Venga, salgan del coche!!
Arrantza ahituta
Mandoari mandoen
Itxura hartuta

La,la….
Mandoari mandoen
Itxura hartuta.

Trikornio beltzakin
Sarjento morales
Korellako miguelen
Plajio eginez

Karneta irakurri du
Totelka alrebes
Gatilloa sakatzen
Bait daki gehienez.

Eskuak goratuta
Hanketan dardara
Pekatu gabe baina
Galdurik patxada

Ez gaituzte gustoko
Hauek beharbada
Izurra ditezela
Euskaldunak gara

Norbaitek apurtu du
Munduaren leihoa.

Egoera benetan penagarria,
Guantanamon piztien antzera daude.

Terrorismoa pakearen izenean,
Beti etekin ekonomikoen bila.

Zuk ez negarrik egin,
Mundua,
Ez zaitez arduratu
Gaurkoan.

Gaur errefuxiatuen bila badatoz,
Hala ere apostua haien alde nuke egingo.

Irtenbide bakarra
Utzi izan dietena
Armak ta heriotza,
Miseria gordina.

Ez dut sekula santan ikusi
Zu bezain polita den enterik.

Begira ezazu zeruetara
Goiko izar horiek dira zuretzat;
Aukera ezazu bizileku berri bat.

Zein arraza gorrotagarria!,
Non bizidun mixerableagorik?

Ahaz ezazu zure mundua,
Ezin aukeratu okerragorik.
Zoriontsuak beti izango gara.

Helio hiruak bero mantenduko gaitu

Nafarroa euskaldundu nahi
A ze nolako helburu makala
Zabal dadila erribera osoan
Hazia dago lodosa sartagudan

Ahaztu gabe ekialdea
Zangotza aldea edo ta lizarra
Nafar gobernuaren gainetik
Upn ren odeien azpitik

Zu… Lehendakaria
Zu… Guztiz ahalduna
Saiatzen zara zapaltzen euskara
Euskara zapaltzen

Nafarroa ez da euskal herria
Euskal herria nafarroa da
Nafarroa ez da euskal herria
Ongi dakizu.

Baina ze fundamentu gutxi
Duten tipo hoiek!!
Nondik atera dira?
Sarritan dugu entzuten,
Ez dute ez gangarrik
Ezta larruzko txutarik,
Ez dute zuzenean
Kontsignarik botatzen.

Ez zazula gugandik
Askorik espero.
Ez duzu gure ahotik
Nahi duzuna entzungo.
Ez dago inongo helmugarik
Inola ere saririk.
Rock&rolla sinetsi ez dugun
Gezur bat besterik ez da

Hamar urte
Guk nahi duguna egiten
Hamar urte
Ta etorriko direnak

Zuretzako,
Hemen gaituzu
Berriz zuretzako.

Zuretzako
Tinko segiko dugu
Elkarrekin egoteko.

Hardkore musika erritmoaz
Dantzan jarri zaizkigu
Taberna honetan
Masailhezurrak

Neskatxa haien gorputzetan
Izerdiak
Artelanak marrazten dituen
Bitartean.

Porruak
Buelta osoa
Eman duela dirudi ia

Ta munduak
Buelta erdia
Ta ni berriz hementxe naiz
Beheruntz begira.

Atera beste bat
Hau izanen da azkena
Zeren satan hortxe da
Dyc botilan

Jesukristo berriz
Barra atzekaldean
Osti-txar aurpegiaz
Gu begira.

Porruak
Buelta osoa
Eman duela dirudi ia

Ta munduak
Buelta erdia
Ta ni berriz hementxe naiz
Beheruntz begira.

Gure hezkuntzan
Zutabe izandakoa,
Itoak gaituen
Nozio irreala:

Geroa…

Zure izenean
Bizi amodio zein nazio
Eraiki ta erori
Izan dira:

Geroa…

Ezinbestekoak diren
Hitzen hiztegientan
Soberan dagoena da:

Geroa…

Begiak berriz ixtea
Itxita dituzunean.

Ez naiz berriz bueltatuko
Geroan bizitzera.
Pentsa dezagun gaurkoa
Azkenekoa dela.

Ez naiz berriz bueltatuko
Geroan bizitzera.
Maita gaitezen gaurkoan
Inozentziz beteta.

Gaur maitasuna bihar heriotza.
Iratzarri.

Egunsentiren batean
Xumeen harrotasunak
Izua erraietan
Sentiaraziko dizue.

Lurraren hiltzaileak
Zuek zaretelako
Urkatuen zuhaitzean
Bele pausatuak.

Egia
-ez ahantzi inoiz-
Beti egonen da
Zapalduen alde

Hitz zurien gibelean
Sosa eta ustelkeria
Aitzitik aitzinean
Borroka eta samina.

Ez dago aukerarik
Simaurra erabiliz
Uzta oparoagoa
Izaten omen da.

Herriak
Altxa bitez hautsiz
Itotzen dituzten
Porlanezko ametsak.

Itoitzen
Etxeak eta lurra
Galdu zituzten
Duintasuna inoiz ez!!

Ahoak haundituz doaz
Garunak berriz txikitzen
Espezien eboluzioa da
Inguruneari egokitu nahian.

Bizi iraupena itsuki bilatzen
Dugun materi grixa
Usteltzen (da).

Dena itxura
Dena gezurra da
Ederra bezain faltsua.

Bi hanketan ibili arren
Erdi gizakiak.

Gu
Gizarte honetan
Ezabatuak,
Azpikulturan
Kondenatuak,
Sistemak galtzaile
Izendatuak,
Lizentziatuak
Sentimenduan.

Gu
Bonzo izateko
Aukeratuak,
Zoriontasunaz
Mutilatuak,
Pequod untzian
Hondoratuak,
Doktoratuak
Oinazean.

Begiak itxita ohean etzanda
Arimak gorpua uzten saiatzean
Balio zaborrekin topatzen dira
Ta gezur botilaz mozkortzen dira.

Ta ez dut esango atsegina izan denik.
Hau bizia bada berriz has dadila.
Irtenbiderik ba al da guretzat?
Ur gehiegi dago itsaso honetan…

Eta non ote da
Bilduko gaituen rakel untzia?
Seme-alaba galduak
Hartuko dituen
Rakel untzia?

Ahaztuak gaituzu,
Ez gaude historian,
Ez dugu jada izenik
Gezurren munduan.

Irakurri gabeko
Liburuen hitzak;
Soilik guk dakigu
Bizirik gaudela.

Ahaztuak gaituzu,
Oihuka gabiltza
Baina ez dago inor
Ahotsa entzun dezan.

Ausikitzen dugu
Haizea noraezean.
Ausikitzen dugu
Harrizko hesi bat.

Lerroaz haraindi
Ohartuko ez zara
Hemendik betiko
Joaten garenean.

Zerbait hartzera atera naiz,
Nire baitan egonda pentsatzeko grinaz.
Zoriontsuak gara gure jauregietan,
Aitzakiak ditugu porrot guztientzat.

Ze demontre ari gara bizitzen?
Askatasuna nahi ta borroka inguruan.
Justifikatuz gezur guztiak,
Barrutik hutsik egonda.

A ze neska! Neska argia,
Beti hizketan dabil perfekzioaz.
Ze mutila! Mutil zuhurra,
Zeozer defendatzen ixiltzen ez dena.

Nahi nuke nik sinetsi,
Zerbaitetan sinetsi.

Sinets ezazu zeure buruan,
Jainko, estatu edota jabetzan.
Estatuaren ustelkerian,
Boterea, dirua indarra dela,
Maitasun ta parkeko txoritan,
Sinets ezazu geure bizitzak
Guk geuk bizi behar ditugula.
Zure esku zer nahi duzun sinetsi.

Nahi nuke nik nire buruan
Zuk, zure buruan sisistea.
Ez diezazula inork esan
Zertan sinetsi.

Eta sinetsi nahi nuke
Aukera zurea dela,
Zuk hautatu behar duzula.

Nork daki zeinen fina ote den
Lotzen gaituen haria
Gaua bukaeran…
Edan ta edan
Piperrak tabernan
Espiz eta politikaz
Itsuak.

Bai,
dantzan txustarra bat oparitu zenidan
Eta begiak gorri genituen;
Beste kalimotxo bi
Eskatu nituen eta
Proposamen bat bota nizun…

Baina
Ez didazu erantzungo.

Bai,
Hurrengo asteburuan
Diskoteka zikin hartan
Berriz topo egin genuen.
Bakarrik mozkortuta
Maite banauzu, neska,
Ez da ligatzeko une txarra.

Baina
Ez didazu erantzungo
Nire eskaera.

Badira garuna lantzen dutenak
(zein) gorputza edo arima
Eta guk ametsak erein genituenok
Porrotak biltzen gabiltza
Eta zaborra sortzen segiko dugu

Armiarma sare ta alkol usaiez
Beteriko gela ilun goibel honetan

Idolo berriak asmatu ondoren
Ditugu hautsiko
Gauak gure akorde desafinatuak
Itzaltzen dituen bitartean.

Betirako ahaztuko diren kantak, giza akatsak bailira
Gogoaren sakontasunean galduko dira

Lasaitu zaitez, ez da ezer izan,
Minduriko ardo trago bat,
Euripean hondaturiko soineko bat.

Etzan zaitez eta sakonki arnastu
Izarrik gabeko gaua izan da.
Irribarrik gabeko jaia besterik ez.
Ez dio axola, bizitza besterik ez da izan
Itxi itzazu begiak ta amets egin
Saririk gabeko jolasa izan da.
Irribarre gabeko jaia besterik ez.

Ez dio axola, bizitza besterik ez da izan

Zeharretara begira,
Zuek erdi gramuko ankadun garunak,
Beti nazkaturik nauzue zuen kirtenkeriaz
Ospea eta aintzarengatik
Armima itsuki salduko luketen
Rock izar ustelak, modan dagon makarra

Eta garaia da tentelentzako nobel saria,
Hautagaiak faltan izango ez dira.

Eta gezurra dirudi nonbait
Hainbeste ergel batera ikustea
Mobildun yupiak, uniforme urdinak.
Asperturik nago tabernetan entzuteaz gauza berdina:
“ez zaitez hurbildu, ni nauzue rambo berria”

Eta garaia da tentelentzako nobel saria
Hautagaiak faltan izango ez dira.

Ile bezainbeste garuna
Bonber, tirante, bota, svastika,
Dira skin-head naziak.
Aka ditzagun laister idei faxistadun guztiak!!!

Eta zuk esaten didazu, ni gizon txuri bat naizela
Eta ez naiz txuria ez naiz beltza, naiz kolorea.

Hemen ere agertzen hasiak
Gaurko gizartearen minbizia
“satanen bromak” zioen moduan:
Dantza ezak pogo bat nazi baten gainean!!!!

Eta zuk esaten didazu, mohamed beltz zikin bat dela.
Ta ez da txuria ez da beltza, da kolorea.

Nork uka dezake gure biziak trajikomedi hutsak direla?
Edota existentziaren antzelanan aktoreak besterik ez garela?

Agian zuk eufori une batean, agian nik inspirazio une batean

Nork uka dezake gure patuak zenbaki gabeko aktoak direla?
Edota hainbat egoera larritan, instintoak soilik gidatzen
Gaituela?

Agian zuk eufori une batean, agian nik inspirazio une batean

Ta eskenatokiaren atzean irri ta malkoen artean
Ahots batek off-en dio:”hona igo ta egizue al duzuen hobekien”

Ameriketatik ibili izan nintzenean
Herri ikusgarria iruditu zitzaidan

Anai haundiak agurtzen gaituenean
Bere ergel aurpegiaz,
Haren homologo jaunen inbiria pizten du.

Bonba batek ixil dezake murmuriorik txikiena ere
Eta gezurra dirudi gure mundua haien eskuetan egotea.

Haurren gorputz ebakiak hondakinen artean
Ikusiak ditu,
Zapaldu ondoren loreak jarriko dituzte
Hil zituztenen hilobietan.
Ta,ta,ta…. Herri baten alde dagoena ez dute inoiz hilko

Zaindu guztiz arrazoidun egiten ez zaituen piztia,
Entzun barruan duzun ahotsa.

Zuk, zure burua giza heredutzat zenuen
Eta orain azjakinan itotzen zara.

Eta ezin du ahaztu, ezin du ahaztu.
Kale ertzetik doa, zalantzaz ez bada
Erabaki xehe bat lasaitasun osoz
Hartzeko ikaraz.

Eta inguruan agertzen diren espektroak
Irrika, irrika dabiltz, hura akatu nahian.

Eta ezingo du jasan beste egoera irrigarri bat
Gaur azkena izanen da.

Esana dago pekatuz eta erruz libre sentitzen denak
Listuka beza bere aurpegia eta ixil bedi betiko.

Berriro bihar gogoz hastea,
Hau duzu lagun bidea…

Maitea, zu galtzearen beldur
Harrapatu nauzu.

Kontu eske etorri nitzaizun
Irudi aluak zein zure presentzia eskeintzen didate.

Hamaika mila desio gezur goxoen artean… Zure presentzia,
Eta agian, eta bakarrik agian, banaka dastatzen ditut irudi
Aluak

Zuri begira gelditu dira, “zuri begiratzen” diot
Ez dudalako nahi, nahi ez dudalako,
Behin esan nizkizun hitzak errepikatuz:
Zuri begira…

Balio gabe segidan geldituko diren 211 teori sendo,
Baita bapatean, oro zapuztuko diren bizi tesi arras zuhurrak

“gogor eutsi aurrera jarrai”, sari diot hortzak estutuz nire
Buruari
Porroten frasko luzeetan, malkoak pipeteatzerakoan

Eta irri faltsuen galeri haundian bihurturik da hiria.

Hiria… Malkoak noraezean zirrikitu baten bila,
Betirako galtzeko
Amodiotik gorrotora minutu batean, pasatuko diren giza
Harreman estuak

Momentu batetik bestera esanahirik gabe, izango diren hitz
Esanguratsuak
“bizitza axola ez dio” pentsatzen dut askotan baikortasunez,
Zoriontsua izateko, ezjakina beharrezkoa baita.

Nahita edo nahigabe berriz aurkitu gara,
Toki berberean, bihotz erdoilen alkol zuloan.

Nahita edo nahigabe berriz elkarrekin gara.
Kafetegiak ziren gure lubakiak.

Han gordetzen ginen munduaren zakartasunaz
Nahita edo nahigabe berriz elkarrekin gara

Gaur bete da galdua nuen ametsa….

Ez genuen dantzatu brandy ta heriotz hatsa zerion
Gerria hautsia zuen dantza
Ez genuen dantzatu gerria hautsia zuen dantza.

Bide ertzean, bide ertzean aurkitu zintudan,
Zure begian infinitura zeudela begira.
Urbildu nintzen eta urbiltzean zera esan zenidan:
“pakea lortzeko ezin da bueltatu atzera”

Ta malko barik geratu dena inpotentziaz…..
Hark esanen digu hobe zer den sufrimendua.
Bide ertzean, gauzak berdin ikusten ez dira

Gogoan soilik diraute bizirik irudiek;
Euskal basoek, aran, mendi, ibai eta herriek,
Famili lagunek eta eguneroko biziak.

Eta herrimina senti dezaket zure hitzetan,
Espero zaitugu laister, hemen gure artean.

Nola ez dira munstroak sortuko, denak eroturik
Bait dabiltza?

Norberak eure
Tokia bilatu nahian, lekurik gorena
Posible bada

Nere tokia non ote da?

Txikitatik ezagutu nituen instituzio buru garbitzaileak
Ta sortez inoiz lortu ez zuten, ideia libredun pertsona
Bat ez sortzea.

Baliozko zerbait aurkitzea zaila den gizarte honetan,
Balioen eremua den gizarte honetan.

Sistema astiro sendotuz joanen da, behatzez
Seinalatuz galtzaileak.
Sare perfektu bat josiz (zulo gabea), apurtu
Beharrezkoa dugun makina.

Autobideak hemen, kriston fabrikak han,
Sakonki arnastu bahi ta ez dakit nora joan.

Eta bide batez esnatu ta bide batez esan ezetz.
Ta bide batez pentsatu zer gertatzen den.

Progresu hitza entzuteaz nazkaturik nago
Eskeini diguten munduari uko egiten diot.

Ama lurra hil nahi duzue, inoiz lortuko ez duzue!
Lanbro artean hire azala usteldua bezala
Ikus dezaket orbainez estalita.

Lur, lur, lur bortxatua izan haiz.